Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Oharrak

Inprimatu


1 2023/01/23
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2023ko Urtarrilaren 23an eguneratu da.

2019ko maiatzaren 20an argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


2 2022/11/18
ABISUA - ESKAINTZA. LABORATEGIKO TEKNIKARIA (ezagutza espezifikoak) - Posta elektronikoa

Aste honetan zehar ezagutza espezifikoak dituen Laborategiko Teknikari kategoriako lanpostu bat betetzeko aldi baterako bitarteko izendapen bat eskainiko da (programa). 2018ko kontratazio-zerrendetan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko eremuetan eskuragarri dauden pertsonei eskainiko zaizkie, bai eta 2016/2017ko EPEan gainditutakoen eta gainditu ez zutenen zerrendetan daudenei ere. Posta elektronikoa erabiliko dugu haiekin harremanetan jartzeko.

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


3 2022/11/10
INFORMAZIOA: 2021EKO KONTRATAZIO-ZERRENDETAN IZENA EMATEA

Fakultatibo Espezialista Mediko eta Teknikoak kategorietan izena emateko, 2021eko kontratazio-zerrendetara joan behar duzu, horiek baitira egun indarrean daudenak.

Web orri honetara sartzeko:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalentzako-ataria/#enplegu_publikoa


4 2022/11/08
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Azaroaren 8an, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria hauetan:

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

ERIZAINTZA


Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen


5 2022/06/21
BEHIN BETIKO ZERRENDAK - 6. LEHENTASUNA - FAMILIA ETA KOMUNITATEKO ERIZAINA

Ekainaren 20an, Familia eta Komunitateko Erizain Espezialisten 6. lehentasuneko behin betiko zerrendak argitaratu dira webgune honetan, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 20ko 523/2022 Ebazpenaren bidez onartuak.

Zerrenda hauek 2022ko ekainaren 21ean jarriko dira indarrean.

Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 2022ko ekainaren 21etik uztailaren 20ra arte, egun biak barne.

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak > Behin betiko zerrendak > [aukera ezazu kontsultatu nahi duzun kategoria] > 6. lehentasuna.

Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


6 2022/06/21
6. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

2022ko ekainaren 20an, web orri honetan argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 6. lehentasuneko behin-betiko zerrendak.

Zerrenda hauek 2022ko ekainaren 21ean indarrean sartuko dira.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2022ko ekainaren 21etik uztailaren 20ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/6. lehentasuna eguneratua.

Ebazpena ikusteko, hemen sakatu.


7 2022/05/06
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

2022ko maiatzaren 6an, aldi baterako kontratazio-eskaintza egingo da kategoria hauen lanpostu hutsen zerrendatik:

- FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.



8 2022/04/27
Ebazpena. Ekonomia Goi-mailako Teknikaria (Zuzendaritza Nagusia)

Ebazpena Ekonomia Goi-mailako Teknikari lanpostua berariaz kontratatzeko balorazio batzordeko kideak aldatzen dena (Zuzendaritza Nagusia).

Sakatu hemen ebazpena ikusteko.


9 2022/04/07
ABISUA - ESKAINTZA. GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA

Aste honetan lau izendapen eskainiko dira: bi izendapen hutsik dauden bi lanpostutarako eta behin-behineko bi izendapen, sei hilabete luzagarrikoak. 2008ko kontratazio-zerrendetan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko eremuetan eskuragarri dauden pertsonei eskainiko zaizkie, eta baita 2016/2017ko EPEan Goi-mailako Teknikari Juridikoa kategorian gainditutakoen eta gainditu ez zutenen zerrendetan daudenei ere. Posta elektronikoa erabiliko dugu haiekin harremanetan jartzeko.

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


10 2022/04/06
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

Akats bat antzeman da 2022ko martxoaren 29an argitaratutako kategoria eta lehentasun batzuen zerrenda eguneratuetan kargatzean, eta zuzendu egin dira.

Behin betiko zerrenden aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 6ra arte luzatuko da, eta behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioa aurkezteko epea apirilaren 25era arte.


11 2022/04/01
ABISUA - ESKAINTZA. INDUSTRIA INGENIARITZA-Posta elektronikoa

Hutsik geratu da Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria (Industria Ingeniaritza) kategoriako ezagutza espezifikoak eskatzen zituen lanpostu huts bat betetzeko kontratazio espezifikoko deialdia; hori dela eta, datorren astean, 2016-2017ko EPEko Goi Mailako Ingeniaritza kategoriako izangaiei eskainiko zaie, gainditu eta ez-gaindituen zerrendak osatzen dituztenei alegia, eta, hautagai horiekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoa erabiliko da.

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


12 2022/03/29
LANGILE BERRIAK. 2022/BAME-BAPE-BAFE.

926/2022 Ebazpena, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2022an osasun-prestakuntza espezializatua amaitzen duten profesionalak kontratazio-zerrendetan sartzeko prozesua garatzen den.
Ebazpen osoa ikusteko, sakatu hemen.


13 2022/03/29
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 6. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

2022ko martxoaren 29an webgune honetan argitaratu dira 6. Lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A.1 (Fakultatibo Mediku) eta B.1 (Diplomadun Sanitarioak) lanbide-taldeei dagokionez.

Honen bitartez jakinarazten da 2022ko martxoaren 30ean indarrean sartuko direla zerrenda hauek.

Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2022ko martxoaren 30etik apirilaren12ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria hautatu/6. lehentasuna.

Erreklamazioaren eredua eta Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


14 2022/03/29
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

1ETIK 5ERA BITARTEKO LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

2022ko martxoaren 29an, web orri honetan argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 1, 2, 3, 4 eta 5 lehentasuneko behin-betiko zerrenda eguneratuak.

Zerrenda eguneratu hauek 2022ko martxoaren 30ean indarrean sartuko dira.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/1, 2, 3, 4 edo 5 lehentasuna eguneratua.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren martxoaren 29ko 324/2022 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2022eko martxoaren 30tik apirilaren 29ra arte.


15 2022/03/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK: 6. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Martxoaren 29an, webgune honetan argitaratu dira Familia eta Komunitate Erizain Espezialisten behin-behineko zerrendak, 6. lehentasunekoak, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 29ko 329/2022 Ebazpenaren bidez onartuak.

Ebazpen horren kontra erreklamazioa jarri ahal izango da 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra, egun biak barne.

6. lehentasuneko behin-behineko zerrenda hauek 2022ko martxoaren 30ean jarriko dira indarrean.

Zerrendak ikusteko, joan hona: Zerrendak / Behin-behineko zerrendak / Kategoria hautatzea / 6. lehentasuna
Erreklamazio
-eredua eta ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


16 2022/03/29
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2022ko Martxoaren 28an eguneratu da.

2019ko maiatzaren 20an argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


17 2022/03/15
ABISUA - ESKAINTZA. EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Hutsik geratu da Ekonomiako Goi-Mailako Teknikaria kategoriako berariazko ezagutzak dituen ordezkapen-izendapena betetzeko kontratazio espezifikoaren deialdia. Hori dela eta, aste honetan eskainiko zaie 2008ko kontratazio-zerrendetan eskuragarri daudenei, bai eta 2016/2017ko EPEan gainditutakoen eta gainditu ez zutenen zerrendetan daudenei ere, Ekonomiako Goi Mailako Teknikarien kategoriakoak. Horretarako posta elektronikoa erabiliko dugu, haiekin harremanetan jartzeko.


Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


18 2022/03/10
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Martxoaren 10ean, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria honetan:

ERIZAINA

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


19 2022/03/10
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Martxoaren 10ean, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria hauetan:

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen


20 2022/02/16
ETENGABE ZABALIK DAUDEN KATEGORIAK


ETENGABE IREKITA DAUDEN KATEGORIETAN IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK.

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.


21 2022/02/11
KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA. LETRADUN KORPORATIBOA. ZUZENDARITZA NAGUSIA.
Hutsen zuzenketa


Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 7ko 74/2022 Ebazpenaren hutsen zuzenketa.

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.



22 2022/02/09
KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA. LETRADUN KORPORATIBOA. ZUZENDARITZA NAGUSIA.

Ebazpena, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariarena, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian Letradun Korporatiboen lanpostu batzuk betetzeko prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratzen dituena.

23 2022/01/31
HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

Hizkuntz eskakizunen aurkezpenerako epearen zabaltzeaz informatzen da kontratazioko, zerbitzu-eginkizunetako eta aldi baterako barne-sustapeneko zerrenden urteko eguneraketa egiteko. Epea da, 2022ko otsailaren 1etik 14ra arte, biak barne.

Osakidetzako langileek lanean ari diren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan aurkez ditzakezu hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko agiriak.

Osakidetzan lanean ari ez direnek, berriz, dokumentazioa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako edozein Langile Zuzendaritzatan aurkez dezakete.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan aurkeztuz gero (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz), hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 945006150 telefonora deituta.

Hemen sakatu informazio gehiago eta aurkezpen-eredua ikusteko.


24 2022/01/27
BALORAZIO BATZORDEAREN OSAERA ALDATZEN DEN EBAZPENA.

KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA. LETRADUN KORPORATIBOA.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez Letradun Korporatiboko bost lanpostu betetzeko balorazio-batzordearen osaera aldatzen den.

Sakatu hemen, Ebazpena ikusteko.


25 2022/01/25
BALORAZIO BATZORDEA IZENDATZEKO EBAZPENA. KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA.

LETRADUN KORPORATIBOA.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez Letradun Korporatiboko bost lanpostu betetzeko balorazio-batzordeko kideak izendatzen diren.

Sakatu hemen, Ebazpena ikusteko.


26 2021/12/21
Ebazpena. Ekonomia Goi-mailako Teknikaria (Zuzendaritza Nagusia)

Ebazpena Ekonomia Goi-mailako Teknikari lanpostua berariaz kontratatzeko balorazio batzordea izendatzeko dena (Zuzendaritza Nagusia).
Sakatu hemen ebazpena ikusteko.


27 2021/12/20
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2021ko Abenduaren 20an eguneratu da.

2019ko maiatzaren 20an argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


28 2021/11/18
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Azaroaren 18an, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria hauetan:

- ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
- ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA


29 2021/11/18
ABISUA - ESKAINTZA. ERRELEBO-KONTRATUA - Posta elektronikoa

Errelebo-kontratu bat eskainiko zaie Onkologikoan (Donostia) 2021eko azaroaren 18an, posta elektronikoaren bidez, 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria honetan:
- ERIZAINA


30 2021/10/29
ABISUA-BEHIN-BEHINEKO IZENDAPENA ESKAINTZA-Posta elektronikoa

Urriaren 28an hiru behin-behineko izendapenak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan Erizaintza kategorian Bizkaiko eremurako disponible dauden pertsonei, posta elektroniko bidez.

San Eloy Ospitaleko Endoskopia Digestiboko Unitatea da hiru izendapenen destinoa.


31 2021/10/05
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Urriaren 5ean, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2011ko eta 2014ko kontratazio-zerrendetan dauden pertsonei, egun eskuragarri daudenei, eta baita 2016/2017ko EPEan gainditutakoen eta gainditu ez zutenen zerrendetan daudenei ere, kategoria honetan:

-INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA


32 2021/10/05
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Urriaren 5ean, aldi baterako kontratazio-eskaintza egingo da kategoria hauen lanpostu hutsen zerrendatik:

- FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


33 2021/10/01
2021KZ-ETAN IZENA EMATEKO EPEA BERRIZ IREKITZEA

2021KZ-ETAN IZENA EMATEKO EPEA BERRIZ IREKITZEA
Arazo teknikoak konpondu ondoren, izena emateko epea berriz ireki eta zabaldu da, 2021eko urriaren 4ko 09:00etatik 2021eko azaroaren 4ko 14:00etara.

Sakatu hemen Ebazpena ikusteko.


34 2021/09/23
ALDI BATERAKO KONTRATAZIOKO ZERRENDAK 2021 - ABISUA

Aplikazioan izandako arazo teknikoengatik, aldi baterako eten da 2021eko aldi baterako kontratazioko zerrendetan izena emateko epea.

Arazo horiek laster konpontzea espero dugu. Konponduta dagoenean, izena emateko epea irekiko dela iragarriko dugu.


35 2021/09/22
KONTRATAZIO-ZERRENDAK 2021 IREKITZEA - EBAZPENA

Dokumentua bistaratzeko, sakatu hemen.

ESKAERA: Eskaera modu telematikoan egin beharko da,

http://www.osakidetza.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen aldi baterako kontratazioetarako zerrenden aplikazioaren bitartez, ibilbide honetan: Enplegu publikoa / Aldi baterako kontratazioa / Kontratazio-zerrendak 2021.

IZENA EMATEKO EPEA: 2021eko irailaren 23tik urriaren 25eko arratsaldeko 14:00ak arte.


36 2021/09/22
KONTRATAZIO-ZERRENDAK 2021 IREKITZEA JARRAIBIDEAK

Eskaera modu telematikoan egin beharko da,
http://www.osakidetza.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen aldi baterako kontratazioetarako zerrenden aplikazioaren bitartez, ibilbide honetan:
Enplegu publikoa / Aldi baterako kontratazioa / Kontratazio-zerrendak 2021

Jarraibideak bistaratzeko, sakatu hemen.

GARRANTZITSUA: kontsultaren bat egin nahi baduzu, web-orria kontsulta dezakezu, edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara:

2021lp-lc@osakidetza.eus


37 2021/09/22
KONTRATAZIO-ZERRENDAK 2021 IREKITZEA OHIKO GALDERAK

Eskaera modu telematikoan egin beharko da, http://www.osakidetza.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen aldi baterako kontratazioetarako zerrenden aplikazioaren bitartez, ibilbide honetan: Enplegu publikoa / Aldi baterako kontratazioa / Kontratazio-zerrendak 2021

ohiko galderak bistaratzeko, sakatu hemen.

GARRANTZITSUA: kontsultaren bat egin nahi baduzu, web-orria kontsulta dezakezu, edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara:

2021lp-lc@osakidetza.eus


38 2021/09/13
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Irailaren 13an, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria honetan:
-ERIZAINA

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


39 2021/07/29
EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA. KONTRATAZIO ESPEZIFIKORAKO BALORAZIO BATZORDEA

2008KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK. KORPORAZIO ARLOKO TEKNIKARI ARDURADUNA- EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA- LANPOSTUAREN KONTRATAZIO ESPEZIFIKORAKO BALORAZIO BATZORDEA.

Arlo Korporatiboko teknikari arduradunaren kontratazio espezifikoaren balorazio batzordea eratzeko Ebazpena. Ekonomiako goi-mailako teknikaria. Zuzendaritza Nagusia. Gasteiz.

Sakatu hemen, Ebazpena ikusteko.


40 2021/07/29
IRAKASLEA LANPOSTUAREN KONTRATAZIO ESPEZIFIKORAKO BALORAZIO BATZORDEA

2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK. ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE ESKOLAKO IRAKASLEA LANPOSTUAREN KONTRATAZIO ESPEZIFIKORAKO BALORAZIO BATZORDEA.

Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Irakaslea lanpostuaren kontratazio espezifikorako balorazio batzordea eratzeko Ebazpena.

Sakatu hemen, Ebazpena ikusteko.


41 2021/06/22
OHARRA: ERIZAINTZAKO ESKAINTZA TELEMATIKOA- 2021EKO EKAINA.

Akats bat antzeman da mezu elektroniko batzuk jasotzean. Lanpostuak aukeratzeko inprimakia ekainaren 13an (igandea) bidali baduzu, birbidali behar duzu LP-LC@osakidetza.eus helbidera, ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen.

Akats honek aldaketak eragin ditzake egindako esleipenetan. Esleipen berriak lehenbailehen jakinaraziko dira.


42 2021/06/16
5. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

Ekainaren 16an, 2018ko Kontratazio Zerrendetako 5. lehentasuneko behin-betiko zerrendak argitaratu dira webgune honetan, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekanairen 16ko 320/2021 Ebazpenaren bidez onartuak.

Zerrenda hauek 2021eko ekainaren 17an indarrean sartuko dira.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2021ko ekainaren 17tik uztailaren 16ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/5. lehentasuna eguneratua.

Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


43 2021/06/16
2018 KONTRATAZIO-ZERRENDAK; FAMILIA ETA KOMUNITATEKO ERIZAIN ESPEZIALISTEN ZERRENDAK

BEHIN BETIKO ZERRENDAK - 5. LEHENTASUNA

Ekainaren 16an, Familia eta Komunitateko Erizain Espezialisten 5. lehentasuneko behin betiko zerrendak argitaratu dira webgune honetan, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 16ko 321/2021 Ebazpenaren bidez onartuak.

Zerrenda hauek 2021eko ekainaren 17an jarriko dira indarrean.

Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 2021eko ekainaren 17tik 2021eko uztailaren 16ra arte, egun biak barne.

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak > Behin betiko zerrendak > [aukera ezazu kontsultatu nahi duzun kategoria] > 5. lehentasuna.

Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


44 2021/06/16
5. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

Ekainaren 16an, 2018ko Kontratazio Zerrendetako 5. lehentasuneko behin-betiko zerrendak argitaratu dira webgune honetan, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekanairen 16ko 320/2021 Ebazpenaren bidez onartuak.

Zerrenda hauek 2021eko ekainaren 17an indarrean sartuko dira.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2021ko ekainaren 17tik uztailaren 16ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/5. lehentasuna eguneratua.

Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


45 2021/06/07
ABISUA BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA Posta elektronikoa

Ekainaren 7an, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria honetan:

-ERIZAINA

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.


46 2021/05/25
GERIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK IREKITZEA

2021eko maiatzaren 28an, 2018ko aldi baterako kontratazio-zerrendetan, ordezkapen-zerrenden modalitatean, izena emateko prozedura irekiko da, Geriatrako Fakultatibo espezialistaren titulazioa duten interesdunentzat.

292/2021 EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 28koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez 2018ko Aldi Baterako Kontratazioko Zerrendetan inskribatzeko prozedura irekitzen dena ikusteko sakatu hemen.


47 2021/05/04
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Maiatzaren 4an, posta elektronikoz bitartekotasunak eskainiko zaizkie kontratazio-zerrendetan dauden pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria hauetan: FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT.

Telefono bidezko deiaren ordez, mezu elektroniko bat jasoko dute.

Destino guztiak prozesu bakarraren bitartez betetzeko, eskainitako lanpostu kopurua baino izangai gehiago hautatu dira.

Lan-poltsetan izena ematean adierazitako helbide elektronikora bidaliko da mezua. Beraz:

-Helbide elektronikoan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko da helbide honetara idatzita: BOLSAS.CONTRATACION@osakidetza.eus
-Kontratazio-zerrendetan izena ematean inolako helbide elektronikorik adierazi ez zuten pertsonekin soilik jarriko gara harremanetan telefonoz, eta helbide elektronikoa eskatuko diegu eskaintza posta elektroniko bidez jaso dezaten.


48 2021/04/30
ABISUA. ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA Posta elektronikoa

Apirilaren 27an posta elektronikoz bidali zen 2021eko apirilako bitarteko lanpostuen eskaintzaren harira jakinarazten dugu eskainitako destinoen zerrenda handitu egin dela Erizaintzako Laguntzaileen kategorian.
Dagoeneko eskabidea egin dutenek, beraz, berriro egin beharko dute bidali den formulario berria erabiliz, destinoen hautaketa egiteko.
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 7ko 14:00etara arte luzatuko da.


49 2021/04/27
ABISUA BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA Posta elektronikoa

Apirilaren 27an, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria hauetan:

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Telefono bidezko deiaren ordez, mezu elektroniko bat jasoko dute.

Destino guztiak prozesu bakarraren bitartez betetzeko, eskainitako lanpostu kopurua baino izangai gehiago hautatu dira.

Lan-poltsetan izena ematean adierazitako helbide elektronikora bidaliko da mezua. Beraz:

Helbide elektronikoan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko da helbide honetara idatzita: LP-LC@osakidetza.eus

Kontratazio-zerrendetan izena ematean inolako helbide elektronikorik adierazi ez zuten pertsonekin soilik jarriko gara harremanetan telefonoz, eta helbide elektronikoa eskatuko diegu eskaintza posta elektroniko bidez jaso dezaten.


50 2021/04/26
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 5. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

2021eko apirilaren 26an webgune honetan argitaratu dira 5. Lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A.1 (Fakultatibo Mediku) eta B.1 (Diplomadun Sanitarioak) lanbide-taldeei dagokionez.

Honen bitartez jakinarazten da 2021eko apirilaren 27an indarrean sartuko direla zerrenda hauek.

Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2021eko apirilaren 27tik maiatzaren 11ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria hautatu/5. lehentasuna.

Erreklamazioaren eredua eta Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


51 2021/04/26
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 1, 2, 3 eta 4. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

2021eko apirilaren 26an, web orri honetan argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 1go, 2., 3. eta 4. lehentasuneko behin-betiko zerrenda eguneratuak.

Zerrenda eguneratu hauek 2021eko apirilaren 27an indarrean sartuko dira.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/1go, 2., 3. edo 4. lehentasuna eguneratua.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren apirilaren 26ko 205/2021 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2021eko apirilaren 27tik maiatzaren 26ra arte.


52 2021/04/26
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK: 5. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Apirilaren 26an, webgune honetan argitaratu dira Familia eta Komunitate Erizain Espezialisten behin-behineko zerrendak, 5. lehentasunekoak, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 209/2021 Ebazpenaren bidez onartuak.

Ebazpen horren kontra erreklamazioa jarri ahal izango da 2021eko apirilaren 27tik maiatzaren 11ra, egun biak barne.

5. lehentasuneko behin-behineko zerrenda hauek 2021eko apirilaren 27an jarriko dira indarrean.

Zerrendak ikusteko, joan hona: Zerrendak / Behin-behineko zerrendak / Kategoria hautatzea / 5. lehentasuna.

Erreklamazio-eredua eta ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


53 2021/03/11
ABISUA - BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - Posta elektronikoa

Martxoaren 11n, posta elektronikoz, bitartekotasunak eskainiko zaizkie 2018ko kontratazio-zerrendetan dauden lehen pertsonei, baldin eta lan egiteko prest gisa agertzen badira adierazitako datan eta kategoria honetan:

- ERIZAINA

Hemen sakatu informazio gehiago ikusteko.


54 2021/01/13
HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO EPEA

Hizkuntz eskakizunen aurkezpenerako epearen zabaltzeaz informatzen da kontratazioko, zerbitzu-eginkizunetako eta aldi baterako barne-sustapeneko zerrenden urteko eguneraketa egiteko. Epea da, 2021eko urtarrilaren 11tik 29ra arte, biak barne.

Hemen sakatu informazio gehiago eta aurkezpen-eredua ikusteko.


55 2021/01/13
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO LEKUA

Osakidetzako langileek lanean ari diren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan aurkez ditzakezu hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko agiriak.

Osakidetzan lanean ari ez direnek, berriz, dokumentazioa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako edozein Langile Zuzendaritzatan aurkez dezakete.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan aurkeztuz gero (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz), hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 945006150 telefonora deituta.


56 2020/12/22
KONTRATAZIO-ZERRENDAK. APP

Sakatu ohar honetan dokumentua ikusteko

57 2020/12/09
FAMILIA ETA KOMUNITATE ERIZAIN ESPEZIALISTA KATEGORIAN KONTRATATZEKO ZERRENDETAN IZENA EMATEA

FAMILIA ETA KOMUNITATE ERIZAIN ESPEZIALISTAKO KONTRATAZIO-ZERRENDETAN IZENA EMATEKO INFORMAZIOA

2020ko abenduaren 9tik aurrera, webgune honen bidez egin beharko da Familia eta Komunitate Erizain Espezialisten kontratazio-zerrendan izena emateko eskabidea.

Sakatu hau eskaera nola egin ikusteko.


58 2020/12/01
ZERRENDAK EGUNERATZEA, GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK EBATZI ONDOREN

2020ko abenduaren 1ean, 2018ko kontratazio-zerrenden webgunean, behin betiko zerrenda eguneratuak argitaratu dira 1., 2., 3. eta 4. lehentasuneko behin betiko zerrenda eguneratuak argitaratzearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ondoren..

Eguneratutako zerrendak informatzeko dira soilik. Horrek esan nahi du, beraz, ezingo dela erreklamaziorik edo errekurtsorik jarri haien aurka.

Zerrendak eguneratuak ikusteko: Zerrendak/Behin betiko zerrenda eguneratuak/Kategoria eta lehentasuna hautatzea


59 2020/11/23
BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA - FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT - FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT

Azaroaren 23an bitarteko lanpostuen eskaintza bat egin dugu eta horretarako, posta elektronikoa erabili da, FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT kategorietako kontratazio-zerrendetan dauden pertsonekin harremanetan jartzeko.

EPEA

Inprimakia bidaltzeko epea 2020ko azaroaren 30eko 14:00etan bukatuko dela gogoratzen dizuegu.

Inprimakia bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali behar da, aipatutako epea bukatu baino lehen: BOLSAS.CONTRATACION@osakidetza.eus


60 2020/10/13
4. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA

2020ko urriaren 13an, web orri honetan argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 4. lehentasuneko behin-betiko zerrendak.

Zerrenda hauek 2020ko urriaren 14an indarrean sartuko dira.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2020ko urriaren 14tik azaroaren 13ra arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/4. lehentasuna eguneratua.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren urriaren 13ko 375/2020 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.



61 2020/09/22
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - IRAILA 2020 - ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

AKATSAK ZUZENTZEA ETA EPEA LUZATZEA:

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.


62 2020/09/17
BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA - FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT - AKATSEN ZUZENKETA

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.

63 2020/09/17
BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA - ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA - ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.

64 2020/09/14
BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA - FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT - FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT

Irailaren 14an bitarteko lanpostuen eskaintza bat egin dugu eta horretarako, posta elektronikoa erabili da, FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT kategorietako kontratazio-zerrendetan dauden pertsonekin harremanetan jartzeko.

EPEA

Inprimakia bidaltzeko epea 2020ko irailaren 21eko 14:00etan bukatuko dela gogoratzen dizuegu.

Inprimakia bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali behar da, aipatutako epea bukatu baino lehen: BOLSAS.CONTRATACION@osakidetza.eus


65 2020/07/08
KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA

EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA (BILBAO BASURTO ESI).

(BILBAO BASURTO ESI) EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAren kontratazio espezifikorako epea zabaltzen da, 2020ko uztailren 9tik uztailaren 22ko 14.00ak arte.

Interesdunek elektronikoki eman behar dute izena: 2008ko kontratazio-zerrendak > Pertsonalizatutako kontsultak > Lan Eskaintzak > Ikusi.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu ahal izango dute aipatutako kategoriako aldi baterako kontratazioko zerrendan daudenak, baldin eta lan egiteko moduan badaude eta lanposturako eskatzen diren ezagutza espezifikoak badituzte.


66 2020/07/03
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

Hizkuntz eskakizuneko balorazioan erregistro batzuetan errore bat aurkitu da 2020ko uztailaren 1ean, 2. lehentasuneko behin-betiko eta 4. lehentasuneko behin-behineko argitaratutako zerrendetan. Zerrendak berriro argitaratu ditugu webgune honetan, errore hori konpontzeko.

Behin behineko zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 17ra arte luzatuko da.

Behin betiko zerrenden aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 6ra arte luzatuko da.


67 2020/07/01
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 4. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

2020ko uztailaren 1ean webgune honetan argitaratu dira 4. Lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A.1 (Fakultatibo Mediku) eta B.1 (Diplomadun Sanitarioak) lanbide-taldeei dagokionez.

Honen bitartez jakinarazten da 2020ko uztailaren 2an indarrean sartuko direla zerrenda hauek.

Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2020ko uztailaren 2tik 15era arte.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria hautatu/4. lehentasuna.

Erreklamazioaren eredua eta Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


68 2020/07/01
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 1, 2 eta 3. LEHENTASUNEKO BEHIN-BETIKO ZERRENDA EGUNERATUAK

2020ko uztailaren 1ean, web orri honetan argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 1go, 2. eta 3. lehentasuneko behin-betiko zerrenda eguneratuak.

Zerrenda eguneratu hauek 2020ko uztailaren 2an indarrean sartuko dira.

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-betiko zerrendak/Kategoria hautatu/1go, 2. edo 3. lehentasuna eguneratua.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren uztailaren 1eko 260/2020 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2020ko uztailaren 2tik abustuaren 3ra arte.


69 2020/05/29
ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA

Aldi baterako kontratazioko prozeduren epeak berrabiaraztea/ prozedurei berrekitea (alarma-egoera).

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


70 2020/05/14
FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA ZERRENDAK

GORAGOKO KATEGORIAKO EGINKIZUNAK BETETZEKO ZERRENDAK ETA ALDI BATERAKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK, FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA TITULAZIOA DUTEN PERTSONENTZAT.

Izena emateko prozedura irekita dago FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA titulazioa duten interesdunek goragoko kategoriako eginkizunak betetzeko zerrendetan nahiz aldi baterako kontratazio-zerrendetan.

Ebazpena ikusteko, klikatu hemen.


71 2020/05/14
FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA  IZEN EMATEA

Izena emateko prozedura irekita dago FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA titulazioa duten interesdunek goragoko kategoriako eginkizunak betetzeko zerrendetan nahiz aldi baterako kontratazio-zerrendetan.

Kontutan hartzeko:

- Erizain kategoriaren lan poltsetan onartuta dauden pertsona guztiei, posta elektronikoz izena emateko inprimaki bat bidali zaie Familiako eta Komunitateko Erizaintza Espezialista ren zerrendan izena emateko (beharrezkoa den titulazioa daukatenek izena eman dezakete).

- Gainontzeko interesdunek izena eman dezakete Osakidetzako web orrian agertzen den inprimakia betez ( www.osakidetza.euskadi.eus )


72 2020/04/29
ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA

Ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, aldi baterako kontratazioko prozedurari dagozkion epeak bertan behera uztea.

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


73 2020/04/29
ETENGABE ZABALIK DAUDEN KATEGORIAK


ETENGABE IREKITA DAUDEN KATEGORIETAN IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK.

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.


74 2020/01/27
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - URTARRILA/ 2020 INFORMAZIOA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


75 2020/01/09
HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO EPEA


Hizkuntz eskakizunen aurkezpenerako epearen zabaltzeaz informatzen da kontratazioko, zerbitzu-eginkizunetako eta aldi baterako barne-sustapeneko zerrenden urteko eguneraketa egiteko. Epea da, 2020eko urtarrilaren 10etik 31ra arte, biak barne.

Hemen sakatu informazio gehiago eta aurkezpen-eredua ikusteko.


76 2019/12/16
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2020ko azaroaren 9an eguneratu da.

2019ko maiatzaren 20an argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


77 2019/12/10
EMAGINA, FISIOTERAPEUTA, LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA ETA ZELADOREA

BEHIN BETIKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK: EMAGINA, FISIOTERAPEUTA, LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA ETA ZELADOREA.

2019ko abenduaren 10ean, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 850/2019 Erabakiaren bidez, Emagin, Fisioterapeuta, Laborategiko Teknikari Espezialista eta Zeladore kategoriako 1. eta 2. lehentasuneko 2018ko Kontratazio-zerrenda behin betikoak argitaratu dira webgunean. Era berean, ebazpen horren bidez Emagin kategoriako 3. lehentasuneko zerrendak argitartzen dira.

Zerrenda horiek 2019ko abenduaren 11ean sartuko dira indarrean.

Erabaki horren aurka, gora egiteko errekurtsoa aurkez daiteke 2019ko abenduaren 11tik urtarrilaren 10era arte.

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak - Behin betiko zerrendak/ Hautatu kategoria bat - 1. lehentasuna / 2. lehentasuna /3. lehentasuna.

Erabakia ikusteko, sakatu hau.


78 2019/11/27
1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN BETIKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK

2018 KONTRATAZIO-ZERRENDAK: 1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN BETIKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ETA ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

2019ko azaroaren 27an, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 832/2019 Erabakiaren bidez, Administrari Laguntzailea eta Erizaintzako Laguntzaile kategoriako 1. eta 2. lehentasuneko 2018ko Kontratazio-zerrenda behin betikoak argitaratu dira webgunean.

Zerrenda horiek 2019ko azaroaren 27an jarriko dira indarrean.
Erabaki horren aurka, gora egiteko errekurtsoa aurkez daiteke 2019ko azaroaren 28tik abenduaren 27ra arte.

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak - Behin betiko zerrendak/ Hautatu kategoria bat - 1. lehentasuna / 2. lehentasuna

Erabakia ikusteko, sakatu hau.


79 2019/11/19
2004 KONTRATAZIO-ZERRENDAK LIBURUZAIN LANPOSTURAKO ESKAINTZA

Liburuzain lanposturako eskaintza. Dokumentazioan Lizentziatua.

Zerbitzu-erakundea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea. Zamudioko Ospitalea.

Lanpostu funtzionala: Liburuzaina (Dokumentazioan lizentziatua).

Goizez. Lanaldiaren % 70.

Aldi baterako izendapena, sei hilabete baino gehiagokoa.

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


80 2019/11/19
2004 KONTRATAZIO-ZERRENDAK LIBURUZAIN LANPOSTURAKO ESKAINTZA

Eskabidea:

Mezu honi erantsitako formularioa bete eta bidali beharko da. Sakatu abisu honen gainean.


81 2019/11/19
2018 KONTRATAZIO-ZERRENDAK. BALORAZIO BATZORDEA - ERIZAINAREN KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA

Ebazpena. honen bidez, balorazio batzordeko kideak izendatzen dira Erizainaren kontratazio espezifikorako. Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinazioa. Tuberkulosiaren Prebentzio eta Kontrol Programa EAE-n (Arabako ESI-a eta Arabako Errioxako ESI-a, jardun-eremua: Araba).

Ebazpena ikusteko sakatu hau.


82 2019/11/15
2018 KONTRATAZIO-ZERRENDAK

Ebazpena. honen bidez, balorazio batzordeko kideak izendatzen dira Erizainaren kontratazio espezifikorako. Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinazioa. Tuberkulosiaren Prebentzio eta Kontrol Programa EAE-n (Donostialdeko ESI-a, jardun-eremua: gipuzkoa).

Ebazpena ikusteko sakatu hau.


83 2019/11/04
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA - AZAROA / 2019 INFORMAZIOA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


84 2019/10/30
2018 KONTRATAZIO-ZERRENDAK

1., 2. ETA 3. LEHENTASUNEKO BEHIN BETIKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK FAMILIAKO FEM, PEDIATRIAKO FEM ETA ERIZAINA:

2019ko urriaren 30ean, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 757/2019 Erabakiaren bidez, Familiako FEM - LMAT, Pediatriako FEM - LMAT eta Erizainak kategoriako 1., 2. eta 3. lehentasuneko. 2018ko Kontratazio-zerrenda behin betikoak argitaratu dira webgunean.

Zerrenda horiek 2019ko urriaren 31n jarriko dira indarrean.

Erabaki horren aurka, gora egiteko errekurtsoa aurkez daiteke 2019ko urriaren 31tik abenduaren 2ra arte.

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak - Behin betiko zerrendak  Hautatu kategoria bat - 1. lehentasuna / 2. lehentasuna / 3. lehentasuna.

Erabakia ikusteko, sakatu hau.


85 2019/10/08
BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT

2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:

Urriaren 8an bitarteko lanpostuen eskaintza bat egin dugu eta horretarako, posta elektronikoa erabili da, FAK. ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT eta FE PEDIATRIA-MEDIKUA LMT kategorietako kontratazio-zerrendetan dauden pertsonekin harremanetan jartzeko.

Epea:

Inprimakia bidaltzeko epea 2019ko urriaren 15eko 14:00etan bukatuko dela gogoratzen dizuegu.

Inprimakia bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali behar da, aipatutako epea bukatu baino lehen: LP-LC@osakidetza.eus


86 2019/10/08
ETENGABE ZABALIK DAUDEN KATEGORIAK


ETENGABE IREKITA DAUDEN KATEGORIETAN IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK.

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.


87 2019/07/16
2011KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

AHO-HORTZETAKO HIGIENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA - ZERRENDA EGUNERATUAK.

2019ko uztailaren 16an, web orri honetan argitaratu dira Aho-hortzen Higieneko Goi-mailako Teknikari kategoriari dagokionez, goragoko kategoriaren egitekoetarako eta aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrenda ordezkapen-zerrendaren modalitatean.

Zerrenda eguneratu hauek 2019ko uztailaren 17an indarrean sartuko dira.

Zerrendak ikusteko, hona jo.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren uztailaren 16ko /2019 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2019ko uztailaren 17tik abuztuaren 16era arte.


88 2019/06/21
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA EKAINA/2019-ERIZAINA-Akatsen zuzenketa eta epearen luzapena

Posta elektronikoz bidali den Erizain kategoriaren 2019ko ekaineko bitarteko lanpostuen eskaintzaren harira jakinarazten dugu eskainitako destinoen zerrenda aldatu egin dela, akatsak aurkitu direlako.

Akatsak zuzentzeko, ekainaren 21ean berriro bidali da formularioa zuzenduta, destinoen hautaketa egiteko.

GARRANTZITSUA

- Dagoeneko eskabidea egin dutenek, beraz, berriro egin beharko dute eskabidea formulario berria erabiliz.

- Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 28ko 14:00etara arte luzatuko da (Bakarrik Erizain kategoriarentzat luzatu da epea)


89 2019/06/20
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA EKAINA / 2019 INFORMAZIOA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


90 2019/06/19
OHARRA BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA- EKAINA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


91 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK: 3 LEHENTASUNEKO BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK


2019ko maiatzaren 29an, 3 lehentasuneko behin-behineko zerrenda eguneratuak argitaratu dira LMAko Familia-mediku FE eta LMAko Pediatriako FE kategorietan .

3 lehentasuneko behin-behineko zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 30ean.

Pertsona interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal dute 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 12ra bitartean (biak barne).

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria aukeratzea/3 lehentasuna

Erreklamazio-eredua eta ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


92 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LMA-KO FAMILIA MEDIKU FE-REN ETA LMA-KO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak-behin behineko zerrendak- kategoria-1 lehentasuna/2 lehentasuna aukeratzea.

Zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 30ean.

Pertsona interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal dute 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 12ra bitartean, biak barne..

Erreklamazio-eredua ikusteko sakatu hemen.


93 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LMA-KO FAMILIA MEDIKU FE-REN ETA LMA-KO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN BEHIN BEHINEKO ZERRENDEN EBAZPENA

2019ko maiatzaren 29an, 1 lehentasuneko eta 2 lehentasuneko , behin-behineko zerrenda eguneratuak argitaratu dira, bai lanpostu hutsenak eta baita ordezkapenenak ere, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak maiatzaren 29ko 322/2019 Ebazpen bidez onartutakoak, 2014-2015eko EPEan deitutako LMAko Familia-mediku FE eta LMAko Pediatriako FE kategorietan.,

Ebazpena ikusteko sakatu hemen.


94 2019/05/16
2018ko KONTRATAZIO-ZERRENDAK: INFORMAZIO-OHARRA


Interesatuek 2018ko aldi baterako kontratazio-zerrendan duten lekua egiaztatzen errazteko, informazio-ohar hau argitaratzen dugu, Osakidetzaren aldi baterako kontratazio-zerrendak kudeatzeko eta osatzeko gidatzen duten arauetan oinarrituta; hau da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Akordioa.

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


95 2019/05/09
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZILISTEN KATEGORIAKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK (EGUNERATUAK)

2019ko maiatzaren 9an, Osakidetzako web gunean, Laborategiko teknikari espezialisten kategoriako zerrendak argitaratzen da (behin-behineko zerrendak), datuak eguneratu ondoren.

Erreklamazioak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 9tik 23ra arte, biak barne.


96 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 3 LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK


2019ko maiatzaren 7an webgune honetan argitaratu dira 3. Lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A.1 (Fakultatibo Mediku) eta B.1 (Diplomadun Sanitarioak) lanbide-taldeei dagokionez (LMATko FE Familiako medikuen eta LMATko FE Pediatriako medikuena izan ezik).

Honen bitartez jakinarazten da 2019ko maiatzaren 8an indarrean sartuko direla zerrenda hauek.

Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria hautatu/3. lehentasuna.
Erreklamazioaren eredua eta Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


97 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK (EGUNERATUAK)

Zerrendak ikusteko, hona joan: Zerrendak-Behin-behineko zerrendak-Kategoria hautatzea-1. Lehentasuna/2.lehentasuna..

Zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 8an.
Interesdunek erreklamazioa aurkeztu dezakete zerrenda horien aurka, 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

Erreklamazio-eredua ikusteko, sakatu hemen.


98 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDEI BURUZKO EBAZPENA (EGUNERATUAK)

2019ko maiatzaren 7an argitaratu egin dira 1. eta 2. Lehentasuneko behin-behineko kontratazio-zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan, 2014-15 EPEan deitutako kategoriei dagozkienak, (LMATko FE Familiako medikuen eta LMATko FE Pediatriako medikuena izan ezik), denak ere, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak ontzat emanak, 2019ko maiatzaren 7ko 320/2019 Ebazpenaren bidez.

Ebazpena, ikusteko, sakatu hemen.


99 2019/01/21
HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO EPEA

Hizkuntz eskakizunen aurkezpenerako epearen zabaltzeaz informatzen da kontratazioko, zerbitzu-eginkizunetako eta aldi baterako barne-sustapeneko zerrenden urteko eguneraketa egiteko. Epea da, 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era arte, biak barne.

Bestelako hautaketa prozesuetan parte hartu baduzu ere, behin betiko zerrendak ez dira argitaratu oraindik. Beraz, euskara hizkuntza eskakizunei lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu lehen aipatutako epean.

Hemen sakatu informazio gehiago eta aurkezpen-eredua ikusteko.


100 2018/11/23
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
3. LEHENTASUNA


3. lehentasunean izena emateko epea irekita dagoela jakinarazten da. Kategoria iraunkorrak hauek dira:

- Fak. Esp. Familiako Medikua LMT
- Fak. Esp. Pediatriako Medikua LMT
- Erizaina
- Emagina

2018ko azaroaren 23tik aurrera egingo diren eskabideak 3. lehentasunekoak izango dira.

Ohar honetan klik egin ezazu, eskabide berri bat egiteko.


101 2018/10/05
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE ARRUNTAK


Sakatu ohar honetan ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE ARRUNTAKikusteko.

ESKABIDEA EGITEKO EPEA: 2018ko urriaren 5etik (goizeko 11:00etan) 31era (arratsaldeko 14:00etan).


102 2018/10/05
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE-ELEKTRONIKOAK


Dokumentua ikusteko sakatu hemen.

Kontsulta pertsonalizatuetatik curriculumera sartzen saiatzean aplikazioak atzera egiten badu, zure nabigatzailearen eta/edo zure nabigatzailean instalatuta daukazun bilatzailearen barrako elementu emergenteen blokeatzailea desaktibatu behar duzu.


103 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
DOKUMENTAZIOA EGIAZTATZEKO EREDUA


Lotura egiteko dokumentua atxikita dago.

Sakatu ohar honetan dokumentua ikusteko eta eskuratzeko.


104 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDEN EBAZPENA

Sakatu ohar honetan Ebazpena ikusteko.

105 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDEN ARAUDIA

2011ko maiatzaren 9ko Erabakiak, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarenak, 2011ko kontratazio-zerrendak arautzen ditu. Aipatutako erabakia ikusteko, sakatu hemen.


Informazio legala

  • ©2018. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación