Botón de inicio
eu | es
Logotipo Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Oharrak

Inprimatu


1 2019/09/19
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2019ko irailaren 19an argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


2 2019/09/12
KONTRATAZIO ESPEZIFIKOA:
ERIZAINA (DONOSTIALDEA ESI-GIPUZKOA)


(DONOSTIALDEA ESI-GIPUZKOA) ERIZAINAren kontratazio espezifikorako epea zabaltzen da, 2019ko irailaren 13tik irailaren 26ko 14.00ak arte.


3 2019/08/12
KONTRATAZIO ZERRENDEI DAGOKIEN DEIALDI-HURRENKERA ARGITARATZEA (LANPOSTU HUTSAK ETA ERRESERBATUAK)

2019ko abuztuaren 12a argitaratu da 2018ko Kontratazio zerrendei dagokien kategorien deialdi-hurrenkera, osasun-barruti bakoitzeko zerrenda bana, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko.

Aipatutako deialdi-hurrenkera astero eguneratuko da.

Sakatu hemen zerrenda ikusteko.


4 2019/07/16
2011KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

AHO-HORTZETAKO HIGIENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA - ZERRENDA EGUNERATUAK.

2019ko uztailaren 16an, web orri honetan argitaratu dira Aho-hortzen Higieneko Goi-mailako Teknikari kategoriari dagokionez, goragoko kategoriaren egitekoetarako eta aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrenda ordezkapen-zerrendaren modalitatean.

Zerrenda eguneratu hauek 2019ko uztailaren 17an indarrean sartuko dira.

Zerrendak ikusteko, hona jo.

Giza Baliabideetako Zuzendariaren uztailaren 16ko /2019 Ebazpena ikusteko, zerrendak argitaratzea agintzen duena, hemen sakatu.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2019ko uztailaren 17tik abuztuaren 16era arte.


5 2019/06/21
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA EKAINA/2019-ERIZAINA-Akatsen zuzenketa eta epearen luzapena

Posta elektronikoz bidali den Erizain kategoriaren 2019ko ekaineko bitarteko lanpostuen eskaintzaren harira jakinarazten dugu eskainitako destinoen zerrenda aldatu egin dela, akatsak aurkitu direlako.

Akatsak zuzentzeko, ekainaren 21ean berriro bidali da formularioa zuzenduta, destinoen hautaketa egiteko.

GARRANTZITSUA

- Dagoeneko eskabidea egin dutenek, beraz, berriro egin beharko dute eskabidea formulario berria erabiliz.

- Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 28ko 14:00etara arte luzatuko da (Bakarrik Erizain kategoriarentzat luzatu da epea)


6 2019/06/20
BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA EKAINA / 2019 INFORMAZIOA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


7 2019/06/19
OHARRA BITARTEKO LANPOSTUEN ESKAINTZA- EKAINA

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


8 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK: 3 LEHENTASUNEKO BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK


2019ko maiatzaren 29an, 3 lehentasuneko behin-behineko zerrenda eguneratuak argitaratu dira LMAko Familia-mediku FE eta LMAko Pediatriako FE kategorietan .

3 lehentasuneko behin-behineko zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 30ean.

Pertsona interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal dute 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 12ra bitartean (biak barne).

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria aukeratzea/3 lehentasuna

Erreklamazio-eredua eta ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


9 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LMA-KO FAMILIA MEDIKU FE-REN ETA LMA-KO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK

Zerrendak ikusteko, joan Zerrendak-behin behineko zerrendak- kategoria-1 lehentasuna/2 lehentasuna aukeratzea.

Zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 30ean.

Pertsona interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal dute 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 12ra bitartean, biak barne..

Erreklamazio-eredua ikusteko sakatu hemen.


10 2019/05/29
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LMA-KO FAMILIA MEDIKU FE-REN ETA LMA-KO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN BEHIN BEHINEKO ZERRENDEN EBAZPENA

2019ko maiatzaren 29an, 1 lehentasuneko eta 2 lehentasuneko , behin-behineko zerrenda eguneratuak argitaratu dira, bai lanpostu hutsenak eta baita ordezkapenenak ere, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak maiatzaren 29ko 322/2019 Ebazpen bidez onartutakoak, 2014-2015eko EPEan deitutako LMAko Familia-mediku FE eta LMAko Pediatriako FE kategorietan.,

Ebazpena ikusteko sakatu hemen.


11 2019/05/16
2018ko KONTRATAZIO-ZERRENDAK: INFORMAZIO-OHARRA


Interesatuek 2018ko aldi baterako kontratazio-zerrendan duten lekua egiaztatzen errazteko, informazio-ohar hau argitaratzen dugu, Osakidetzaren aldi baterako kontratazio-zerrendak kudeatzeko eta osatzeko gidatzen duten arauetan oinarrituta; hau da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Akordioa.

Sakatu abisu honen gainean, argibide gehiago nahi izanez gero.


12 2019/05/09
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZILISTEN KATEGORIAKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK (EGUNERATUAK)

2019ko maiatzaren 9an, Osakidetzako web gunean, Laborategiko teknikari espezialisten kategoriako zerrendak argitaratzen da (behin-behineko zerrendak), datuak eguneratu ondoren.

Erreklamazioak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 9tik 23ra arte, biak barne.


13 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 3 LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK


2019ko maiatzaren 7an webgune honetan argitaratu dira 3. Lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A.1 (Fakultatibo Mediku) eta B.1 (Diplomadun Sanitarioak) lanbide-taldeei dagokionez (LMATko FE Familiako medikuen eta LMATko FE Pediatriako medikuena izan ezik).

Honen bitartez jakinarazten da 2019ko maiatzaren 8an indarrean sartuko direla zerrenda hauek.

Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

Zerrendak ikusteko, hona jo: Zerrendak/Behin-behineko zerrendak/Kategoria hautatu/3. lehentasuna.
Erreklamazioaren eredua eta Ebazpena ikusteko, sakatu hemen.


14 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK (EGUNERATUAK)

Zerrendak ikusteko, hona joan: Zerrendak-Behin-behineko zerrendak-Kategoria hautatzea-1. Lehentasuna/2.lehentasuna..

Zerrenda horiek indarrean sartuko dira 2019ko maiatzaren 8an.
Interesdunek erreklamazioa aurkeztu dezakete zerrenda horien aurka, 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

Erreklamazio-eredua ikusteko, sakatu hemen.


15 2019/05/07
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK


1. ETA 2. LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDEI BURUZKO EBAZPENA (EGUNERATUAK)

2019ko maiatzaren 7an argitaratu egin dira 1. eta 2. Lehentasuneko behin-behineko kontratazio-zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan, 2014-15 EPEan deitutako kategoriei dagozkienak, (LMATko FE Familiako medikuen eta LMATko FE Pediatriako medikuena izan ezik), denak ere, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak ontzat emanak, 2019ko maiatzaren 7ko 320/2019 Ebazpenaren bidez.

Ebazpena, ikusteko, sakatu hemen.


16 2019/04/11
ETENGABE ZABALIK DAUDEN KATEGORIAK


ETENGABE IREKITA DAUDEN KATEGORIETAN IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK.

Hemen sakatu dagozkion informazioa ikusteko.


17 2019/01/21
HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK: AURKEZTEKO EPEA

Hizkuntz eskakizunen aurkezpenerako epearen zabaltzeaz informatzen da kontratazioko, zerbitzu-eginkizunetako eta aldi baterako barne-sustapeneko zerrenden urteko eguneraketa egiteko. Epea da, 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era arte, biak barne.

Bestelako hautaketa prozesuetan parte hartu baduzu ere, behin betiko zerrendak ez dira argitaratu oraindik. Beraz, euskara hizkuntza eskakizunei lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu lehen aipatutako epean.

Hemen sakatu informazio gehiago eta aurkezpen-eredua ikusteko.


18 2018/11/23
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
3. LEHENTASUNA


3. lehentasunean izena emateko epea irekita dagoela jakinarazten da. Kategoria iraunkorrak hauek dira:

- Fak. Esp. Familiako Medikua LMT
- Fak. Esp. Pediatriako Medikua LMT
- Erizaina
- Emagina

2018ko azaroaren 23tik aurrera egingo diren eskabideak 3. lehentasunekoak izango dira.

Ohar honetan klik egin ezazu, eskabide berri bat egiteko.


19 2018/10/05
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE ARRUNTAK


Sakatu ohar honetan ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE ARRUNTAKikusteko.

ESKABIDEA EGITEKO EPEA: 2018ko urriaren 5etik (goizeko 11:00etan) 31era (arratsaldeko 14:00etan).


20 2018/10/05
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
ESKABIDEA EGITEKO ARGIBIDE-ELEKTRONIKOAK


Dokumentua ikusteko sakatu hemen.

Kontsulta pertsonalizatuetatik curriculumera sartzen saiatzean aplikazioak atzera egiten badu, zure nabigatzailearen eta/edo zure nabigatzailean instalatuta daukazun bilatzailearen barrako elementu emergenteen blokeatzailea desaktibatu behar duzu.


21 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDAK:
DOKUMENTAZIOA EGIAZTATZEKO EREDUA


Lotura egiteko dokumentua atxikita dago.

Sakatu ohar honetan dokumentua ikusteko eta eskuratzeko.


22 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDEN EBAZPENA

Sakatu ohar honetan Ebazpena ikusteko.

23 2018/10/04
2018KO KONTRATAZIO-ZERRENDEN ARAUDIA

2011ko maiatzaren 9ko Erabakiak, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarenak, 2011ko kontratazio-zerrendak arautzen ditu. Aipatutako erabakia ikusteko, sakatu hemen.


Informazio legala

  • ©2018. Osakidetza - Kontratazio-Zerrendak - Listas de Contratación